single

ARTISTAK

JERRY BERGONZI QUARTET

0

Jerry Bergonzi (saxo tenorra), Renato Chicco (pianoa), Dario Deidda (kontrabaxua), Andrea Michelutti (bateria)

Jazzaren komunitateak, bai afizionatuek bai profesionalek eta kritikari espezializatuek, azken hamarkadetako saxofonista handientzat dute Jerry Bergonzi. Bere estilo instrumentala, John Coltranek bere garaian hasiera emandako bideen oinordeko, bere betetasuna erakutsiz datorkigu, soinu oso berezi batekin eta Jazz modernoa interpretatzeko bere modu pertsonal horrekin. Bergonzik ondo jakin du oinordetza hori jasotzen eta forma ematen hizkuntza propio bat sortu arte, maisu handi bat, berezia eta antzemangarria, izatera eraman duen hizkuntza, alegia.

Umetatik Jazz zale porrokatua —zortzi urterekin deskubritu zuen Lester Young— Bostoneko eszenan sortutako saxoaren figura gailena da Bergonzi, agertokietan eta grabazio-estudioetan maisu handiekin aritua, Dave Brubeck, Miles Davis, John Scofield eta Michael Breckerrekin besteak beste.

Gainera, musika modernoaren pedagogo handien artean dago Bergonzi, eta mundu osoko ikasleek erabilitako ikasketa-metodoen egile izateaz gain, nekaezin dihardu Jazza hedatzen bost kontinenteetako unibertsitate eta mintegietan.

Jotzeko duen modua gaitasun espresibo izugarriagatik eta sonoritate eta giro oso ederrak eta sakonak sortzeko berdinik ez duen talentuagatik nabarmentzen da, eta harrituta uzten gaitu bai bere konposizio propioekin, bai Jazzaren klasikoak berreraikitzeko bere moduarekin.

Web

Facebook

Instagram

YouTube

Spotify