single

ARTISTAK

Joachim Kühn, piano solo

0

Uztailak 26

12:30  Victoria Eugenia Antzokia- 20€

kühn con piano

Joachim Kühn

Joachim Kühn (pianoa)

Europar jazzeko pianista bikainenen artean dago Joachim Kühn, izan ere, kapaz baita bere kontzertuetan Keith Jarretten birtuosismoa, Ornette Colemanen berrikuntza-gaitasuna eta J. S. Bachen maisutasun klasikoa bateratzeko, guztia sormen-askatasun paregabe baten markoan. Kühnek –aditu handienetakoa da Bachen obran– jazz free deituaren eta abangoardiako musikaren garaian irabazi zuen ospea, iraultza hartako zenbait liderren laguntza-lanetan nabarmendu zenean, baina garai hura aspaldi geratu zen atzean; orain erregistro guztiak menderatzen ditu eta haren emanaldiak benetako bizikizun artistikoak dira.

Joachim Kühn Ornette Colemanen miresle handia izan da: inspirazio-iturritzat izan du beti; Parisen ezagutu zuten elkar, laurogeita hamarreko hamarraldiaren hasieran. 1995etik 2000. urtera arte, 16 kontzertu eman zituzten elkarrekin eta, berorietan, Colemanek –Kühnen laguntzarekin– idatzitako 170 pieza interpretatu zituzten. Material hura guztia Kühnek gorde zuen eta, gerora, pianista alemaniarrak berak birmoldatu eta egokitu ondoren, Melodic Ornette Coleman diskoaren oinarria izan zen. Lan horixe izango da, hain zuzen, Jazzaldi honetan eskainiko diguna.  Jazzeko mito baten ondarea gozatzeko eta, aldi berean, une honetako pianista handienetako bat entzuteko aukera bikaina izango da.