single

ARTISTAK

John Scofield – Dave Holland Duo + William Parker Quartet

0

Scofield Holland Foto web DK 900x500 Scofield Parker

John Scofield – Dave Holland Duo

John Scofield (gitarra), Dave Holland (baxua)

Bi musikari, Scofield eta Holland, gitarra eta baxua, lagunak, bakoitza bere bidetik joan eta zenbaitetan gurutzatu izan direnak: biak, garai desberdinetan, Miles Davisen bandako kide izanak; Miles Davisen omenezko So Near, So Far (Musings for Miles) (1993) diskoan batera arituak; ScoLoHoFo supertaldeko kideak biak, hainbat bira egin eta Oh! (2003) diskoa grabatu zuen taldekoak.

Orain, berriz ere, indarrak batu dituzte elkarrizketa berri bat aurkezteko. Elkarrizketa musikal horretan bikote gisa arituko dira eta beren errepertorioetako konposizio originalak interpretatuko dituzte, Jazz estandarren hautaketa batekin batera. Jazz garaikideko bi figura gailenen elkarraldia, bi adimen musikal bakan, Jazzaren musikariak eta zaleak inspiratzen jarraitzen dutenak mundu osoan. Hala, bermatuta dago une magikoz, handitasun artistikoz, birtuosismoz eta inprobisazio magistralez betea izango dela haiek emango duten kontzertua…(Informazio gehiago)

Wiliam Parker Quartet

William Parker (kontrabaxua), Rob Brown (saxo altua), Eri Yamamoto (pianoa), Ikuo Takeuchi (bateria)

William Parker newyorktarra free Jazzaren garai guztietako kontrabaxu onentzat dute kritikariek. Gainera, artista emankorra, konpositorea, multinstrumentista, idazlea eta pedagogoa da.

Abangoardiako Jazzaren tradizioari gaurkotasuna emateko hainbat proiektu bultzatu ditu, guztiak ere zorrotzak, eta horien artean nabarmentzekoak dira Creative Music Orchestra, The Cosmic Mountain Quartet edo In Order to Survive.

Bere ibilbidean zehar, Cecil Taylor, Milford Graves, Don Cherry, Peter Brotzmann, Peter Kowald, David S. Ware eta beste hainbat izen handirekin kolaboratu du. 40 disko baino gehiago argitaratu ditu lider gisa, 150 grabazio ingurutan parte hartu du, sei liburu idatzi ditu, eta mundu osoko jaialdi eta agertokietan aritu da…(Informazio gehiago)