single

ARTISTAK

Benavent, di Geraldo, Pardo

0
ABONAMENDUA

 

1.IMAGEN PRINCIPAL

Carles Benavent, Tino di Geraldo, Jorge Pardo

Carles Benavent (baxu elektrikoa), Tino di Geraldo (bateria), Jorge Pardo (Saxoak, txirula)

Carles Benaventek, Tino di Geraldok eta Jorge Pardok taldearen hirugarren diskoa aurkeztuko digute, Flamenco Leaks, zeina iazko urtearen hondarrean argitaratu baitzuten hirukotearen lehen diskoa El directo de Sevilla merkaturatu zuteneko 20. urteurrena ospatzeko.

Sorkuntzan eta interpretazioan ibilbide luze eta aitortua duten hiru maisu handiren elkartea da. Askok gogoan izango dute oraindik 2002an Trinitate Plazan eskaini zuten kontzertu gogoangarria, Diego Amador, eta Diego Carrascorekin eta Chick Corea gonbidatu berezi gisa zutela.

Jorge Pardo txirulari eta saxofoi-jotzaile itzela dugu, inork ez du berak bezain ongi ordezkatzen Espainiako jazza. Hainbat izarrekin lan egin izan du: Chick Corea,  Paco deLucía, Wagner Tiso,  Camarón, Tete Montoliu  Alex Acuña, Gil Goldstein, Peter Erskine, Chano Domínguez, Javier Colina,…  Europar jazzeko izen indartsuenetako bat bihurtu da, dudarik gabe, eta musikari flamenkoen artean berritzaileena.

Carles Benavent, Bartzelonako Poble Sec auzoan 1954an jaioa, pieza giltzarria da egungo flamenkoaren sorkuntza arloan. Musikako egiazko erraldoiak ageri dira haren lankideen artean, Paco de Lucía, Chick Corea, Quincy Jones, Miles Davis, Joan Manuel Serrat eta Camarón.

Taldeko hirugarren kidea Tino di Geraldo dugu, Frantzian jaioa, guraso asturiarretatik, nahiz eta bere musika ibilbide guztia Espainian garatu duen. Bere lehen urratsak rockean eman bazituen ere, berehala murgildu zen flamenkoan Diego Carrasco, Camarón, El Pele eta Vicente Amigoren eskutik.