single

ARTISTAK

Jorge Pardo-Iñaki Salvador Quartet

0

JORGE PARDO IÑAKI SALVADOR QUARTET

Jorge Pardo- Iñaki Salvador Quartet

Jorge Pardo (saxoak, flauta), Iñaki Salvador (pianoa), Gonzalo Tejada (contrabaxua), Borja Barrueta (bateria)

Jorge eta Iñaki aspalditik ari dira agertokietan elkarrekin lanean.Euren arteko elkarlana noizbehinkakoa izan da, baina urteetan zehar tarteka beti elkartu izan dira.Elkarrekin agertu izan dira gertuko eta urruneko agertokietan, errepertorio komunak interpretatu dituzte talde ezberdinetan, eta fidelak izan zaizkio bikote-formatuari.Ez zuten alferrik argitaratu lan diskografiko bat formatu horretan Donostiako Altxerri aretoan zuzenean grabatuta.

Donostiako 2020ko Jazzaldian laukotea osatuko dute adiskide dituzten eta musikari bikainak diren Gonzalo Tejada kontrabaxu-jotzailearekin eta Borja Barrueta bateria-jotzailearekin.

Jorge Pardo flauta eta saxofoi jotzaile aparta da, inork ez du Espainiako jazza berak baino hobeto interpretatzen.Besteak beste, honako musikari hauekin lan egin izan du: Chick Corea, Paco de Lucía, Wagner Tiso, Camarón, Tete Montoliu, Alex Acuña, Gil Goldstein, Peter Erskine, Chano Domínguez, Javier Colina,…eta Europako jazzaren ahotsik sendoenetako bat eta musikari flamenkoen artean berritzaileena dela esan daiteke.

Iñaki Salvador nazioartean proiekziorik handienetako bat duen jazzeko euskal musikarietako bat da. Zinemarako, telebistarako eta antzerkirako soinu-bandak egin ditu, hainbat disko argitaratu ditu bai bere izenean bai beste batzuekin lankidetzan, Donostiako Jazzaldiaren aurreko edizioetan arrakasta handia izan duten hainbat proiektu sortu ditu eta jazzeko euskal talde garrantzitsuenetako kidea izan da.Besteak beste musikari hauekin lan egin izan du: Mikel Laboa, Perico Sambeat, Allan Skidmore, Pedro Iturralde, Jean Toussaint, Javier Colina, Jesse Davis, David Xirgu, David Gómez, Mario Rossy, Jorge Rossy, Charles Tolliver, Raynald Colom, Mikel Andueza, Gonzalo Tejada, Joaquín Chacón, Alvin Queen,…