single

ARTISTAK

JULIAN LAGE TRIO + BILL FRISELL: FOUR

0

JULIAN LAGE TRIO

Julian Lage (gitarra), Jorge Roeder (baxua), Joey Baron (bateria)

Julian Lage gaztea da. Izan ere, 35 urte izango ditu Jazzaldiaren edizio honetan arituko denean eta, hala ere, iparramerikar hau munduko gitarrista handienetako bat da. Lider gisa 14 disko kaleratu ditu eta ia 30 disko artista bikain askoren laguntzaile gisa, besteak beste aipatzekoak John Zorn, Gary Burton, Nels Cline, Dave Douglas… (Informazio gehiago)

BILL FRISELL: FOUR

Bill Frisell (gitarra elektrikoa), Greg Tardy (saxo tenorra, klarinetea, klarinete baxua), Gerald Clayton (pianoa, organoa), Johnathan Blake (bateria)

Bill Frisell gitarrista eta konpositorea Baltimoren jaio zen 1951an. Bere haurtzaroa Denverren igaro zuen, University of Northern Coloradon musika ikasi zuen, eta Berklee College of Musicen, Bostonen, jarraitu zituen ikasketak. Harrezkero, etengabe aritu da jotzen eta konposatzen, eta gitarrista ospetsuenetako bat izateaz gain, musikari moldakorrenetako bat da orain. Gainera, gure garaiko inprobisatzaile berezi eta originaletako bat da. (Informazio gehiago)