single

ARTISTAK

KENNY BARRON ALL STAR QUARTET

0

01barronKenny Barron (pianoa), Steve Nelson (bibrafonoa), Peter Washington (baxua), Jonathan Blake (bateria)

Azken hamarkadetan Jazzean eragin handia izan duen pianistetako bat da Kenny Barron. 1943an jaio zen Filadelfian, 1963an Dizzy Gillespieren bandan sartu zen, eta bere ibilbide luzean musikari askorekin lan egin du, lehen aipatutako Gillespie musikariaz gain, nabarmentzekoak Stan Getz, Yusef Lateeef eta Freddie Hubbard. Bere estilo fin, artikulatu eta irudimentsuarekin, gaur egun,teknikari dagokionez, Jazzak duen pianista osatuenetako bat da Barron.

Steve Nelson bibrafonista estatubatuarrak artista gailen hauekin kolaboratu du: Dave Holland,Houston Person,Cyrus Chestnut, Billy Drummond, Ray Drummond, Geoff Keezer, Donald Brown, Chris Potter, James Spaulding, Bobby Watson, Mulgrew Miller, David “Fathead” Newman, Johnny Griffin, Jackie McLean.…

Peter Washington kontrabaxista moldakorrak 400 disko baino gehiagotan parte hartu du bere ibilbidean zehar; musikari handiekin izan dituen kolaborazioak hain dira ugariak, ezen nahikoa den esatea haien artean artista gailen hauek daudela, Art Blakey eta bere Jazz Messengers-ak, Tommy Flanagan, Ray Charles, Bill Charlap…

Johnathan Blakek, baterian, John Blake biolinistaren semeak, urteak daramatza Tom Harrell Quintet-eko kide izaten eta Kenny Barronekin jotzen. Gainera, musikari ugarirekin kolaboratu du, haien artean: Donny McCaslin, Avishai Cohen, Hans Glawischnig, Alex Sipiagin, Patrick Cornelius…