single

ARTISTAK

KENTO TSUBOSAKA

0

Yokohaman jaioa, Kento Tsubosaka Keioko Unibertsitatean graduatu zen, eta beka bat lortu zuen Berklee College of Musicen. Jazz pianoa ikasi zuen Fumio Itabashi eta Junko Onishirekin, eta konposizioa Vadim Neselovskyi eta Terence Blanchardekin.

2017an, entzunaldi baten ondoren, Berklee Global Jazz Instituterako hautatua izan zen, Danilo Pérez zuzendari duena. Graduatu eta gero, 2019an, AEBn jarraitu zuen, kontzertuak ematen, grabatzen, musika konposatzen eta beste artista batzuentzat moldaketak egiten.

Artista hauekin aritua da: Paquito D’Rivera, Miguel Zenon, John Patitucci, Catherine Russell, Francisco Mera, Takuya Kuroda, besteak beste.

COVID-19aren pandemiagatik, Japoniara itzuli behar izan zuen. Orain, Tokion bizi da eta proiektu batean baino gehiagotan ari da lanean, bi aipatzearren, Tamtam, pop esperimentaleko taldea, eta Soraya, Kina Ishikawa abeslariarekin.

Web

Instagram

Twitter

YouTube

Spotify

Japan Fundazioa