LADYSMITH BLACK MAMBAZO
Thulani Shabalala (Ahotsa), Sibongiseni Shabalala (Ahotsa), Thamasanqa Shabalala (Ahotsa), Msizi Shabalala (Ahotsa), Albert Mazibuko (Ahotsa), Abednego Mazibuko (Ahotsa), Mfanafuthi Dlamini (Ahotsa), Pius Shezi (Ahotsa), Sabelo Mthembu (Ahotsa)
Ladysmith Black Mambazo Afrikako ahots-talde handiena da; apartheiden aurkako borrokarekin, bere abolizioarekin, eta Nelson Mandelaren askapenarekin eta bere agintaldiaren hasierarekin lotu ohi dugu bere musika. Izan ere, gaur egun, munduko subkontziente kolektiboan Hego Afrikarekin bereziki eta Afrikarekin orokorrean berehala lotzen ditugun abestiak dira bereak. (Informazio gehiago)
JOSS STONE
Joss Stone 2001ean hasi zen nabarmentzen, 13 urte zituela Britainia Handiko bi “talent show” irabazi zituenean. Handik gutxira, 15 urte zituela, bere aurreneko albuma, The Soul Sessions (2003) argitaratu zuen. Harrezkero, 7 disko kaleratu ditu, 15 milioi disko saldu ditu, Grammy bat eta bi Brit-award irabazi ditu, eta artista gailenekin lan egin du: James Brown, Herbie Hancock, Stevie Wonder, Gladys Knight, Sting, Van Morrison… (Informazio gehiago)