single

ARTISTAK

León Benavente

0

LeonBenavente Web

Abraham Boba (ahotsa, farfisa), Eduardo Baos (baxua, sintetizadorea), Luis Rodríguez (gitarra eléctricoa), César Verdú (bateria, perkusioa)

León Benavente 2012an hasi zen talde gisa, eta urtebete geroago argitaratu zuen bere aurreneko disko arrakastatsua: León Benavente. Hurrengo bi lanek, 2 (2016) eta Vamos a volvernos locos (2019), jaialdi eta agertoki onenetan jotzera eraman zituzten. Orain, León Benaventek bere laugarren eta azken diskoa kaleratu du, ERA (2022); lan honek gauzen amaieraz eta hasiera berriez hitz egiten digu, jada ez denaz, aldaketaz, nostalgiaz eta denboraren joanaz.

Hamar urte hauetan zehar, bere 4 diskoetatik eta bere zuzeneko basati eta biribiletatik, León Benavente Espainiako erreferentziazko talde gisa finkatu da. Bere musikak, nortasun sendokoak, rock, elektronika, pop, punk… uztartzen ditu. Bere letra hunkigarri, adimentsu eta oso zainduek, sakon, gordin, filosofiko eta are solemneek, egungo gizarteaz hitz egiten digute, eta sarkasmo eraisgarriz eta ironia garratzez beteriko hizkuntza batez erretratatzen gaituzte. Bere abestietako asko belaunaldi arteko himnoak dira; pasarteak dira, hausnarketa bat egitera eramaten gaituztenak politikarekiko atxikimendurik ezari, teknologiaren nonahikotasunari, gizarte modernoaren absurduari edo inguratzen gaituzten lan- eta ekonomia-baldintza prekarioei buruz; eta, aldi berean, bere soinua dibertigarria eta dantzagarria izan daiteke, umorez eta energiaz betea. Koktel berezi bat zalantzarik gabe, eta magistrala zuzenekoan.

Web 
Twitter 
Instagram 
Facebook 
YouTube