single

ARTISTAK

Les Fous

0

LES FOUS 2020 WEBERAKO

Les Fous

Santi Romano (konposizioa, ahotsa, pianoa), Noa Eguiguren (ahotsa, perkutsioa), Olatz Otxoa (Otxi) (ahotsa, perkutsioa)

Ahots-hirukote gisa sortu zen 2011n, Santi Romanok eta Ainhoa “Noa” Eguigurenek ezagutu zutenean Olatz Otxoa “Otxi”; izan ere, hark ematen dio taldeari erotasun hori, eta hortik dator ere izena: Les Fous (Eroak). Harrezkero hasi ziren forma ematen orain bereizgarri duten soinu horri: fusio bat R&B, pop eta soul artean. Taldearen bigarren EPak, Feel Finek (2015), ate ugari zabaldu zizkien, haien artean Jazzaldikoak; 2016, 2017, 2018 eta 2020an eman zituzten kontzertuak jaialdi honetan.

Hiru disko dituzte kaleratuta eta ia 10 urtez jardun dute jada elkarrekin jotzen. Orain, 2021ean, beren hasierako soinura bueltatu da taldea, ahots-hirukote gisa, pianoak eta perkusio akustikoak lagunduta, eta “a capella”-n eta bere estilo R&B-Pop horren bertsio intimo eta akustikoago batean espezializatuta.

Zuzeneko emanaldietan, kideen naturaltasunagatik bereizten da taldea: espontaneoak eta jostariak dira eta, ezaugarri horiei beren abestien (gaztelaniaz, ingelesez eta euskaraz) mezua eta ahotsen harmonia-jokoak gehituta, ematen dituzten kontzertuak beti dira dibertigarriak eta interesgarriak publiko guztientzat.