single

ARTISTAK

Lina_Raül Refree

0

 

1. Lina_refree_

Lina_Raül Refree

Lina (ahotsa, sintetizadoreak), Raül Refree (piano akustikoa, sintetizadoreak)

Lina eta Raül Refree musikari itzelak dira biak eta gai izan dira, beren artean, harreman musikal bizi, hunkigarri eta oso berezi bat sortzeko. Raül Refree, azken hamarraldiotan Europan sortu den ekoizle berritzaileenetako bat (Rosalía, Lee Ranaldo, Sílvia Pérez Cruz, Rocío Marquez, etab.) txundituta geratu zen Linaren ahotsarekin Lisboan fadoa kantatzen entzun zuenean. Berehala hasi ziren estudioan lanean, proiektu bateratu batean. Raülek hodei analogikoen markoan kokatu zuen Linaren ahotsa, konponketa distiratsuekin eta artean inoiz probatu gabeko ikuspegitik, hala, fadoaren izaera unibertsala nabarmentzen duen perspektiba elektroniko bakana ematen asmatu zuen. Lina biziki hunkitzen da kantatzen duen guztian, haren abesti bakoitza monumentu bat da fadoaren historian, guztioi barrenera heltzen zaigun ahotsa du.

Fadoaren berrikuspen honetan ez dago gitarra portugesik eta Linaren ahotsa teklatu eta sintetizadoreek babesten dute. Batzuetan arauak hautsi beharra dago, horrela egiten da historia.