single

ARTISTAK

LOUIS COLE

0

01 louis cole WEB

Louis Cole zortzi urterekin hasi zen bateria jotzen. Aitak pianoa jotzen zuen, eta amak, berriz, baxua. Los Angelesko USC Thornton School of Musicen egin zuen unibertsitate hezkuntza. Ikasketak bukatu eta berehala, ibilbide paralelo bati ekin zion eta, hala 4 disko argitaratu ditu bakarka, eta beste 4 Knowerrekin, Genevieve Artadirekin batera eratutako taldea.

Cole kantaria da, musikagilea, ekoizlea, eta musika tresna asko jotzen ditu, hala nola bateria, pianoa, gitarra eta baxua. Hainbat talde eta artistarekin lan egin du, tartean direla Snarky Puppy, Thundercat eta Brad Mehldau.

Colek pop eta Jazz musikak nahasten ditu, eta “groove” handiko abestiak eta erritmo dantzagarriak egiten. Horietan, funk, musika elektroniko eta soularen elementuak ere aurki ditzakegu. Jarrera eta estetika zirikatzailea du, dibertigarria eta umoretsua, baina kritika soziala alde batera utzi gabe. Bada, kaliforniar musikari paregabe eta bikain honen misioa da berak entzun nahiko lituzkeen kantuak egitea. Haren esanetan, hauxe da konbinazio perfektua: Jazzaren espiritu sortzailea eta askatasuna poparen forma arin eta laburrekin uztartzea.

https://twitter.com/LouisColeMusic

https://www.instagram.com/louiscolemusic/

https://louiscole.bandcamp.com/

https://www.facebook.com/LouisColeRules