single

ARTISTAK

MARCO MEZQUIDA

0

MARCO MEZQUIDA 2Marco Mezquida: “Talismán”

Marco Mezquida (pianoa), Aleix Tobias (perkusioa), Martín Meléndez (biolontxeloa)

Marco Mezquida azken urteetako agerpen musikal bikain eta oparoenetako bat da. 34 urterekin, pianista eta konpositore menorcarra, kultuko musikari bat da jada nazioartean. Inprobisatzaile moldakorra eta moldatzailea, pianista birtuosoa eta kamaleonikoa, musikagile inspiratua eta bikaina; Jazzaldiaren bost ediziotan parte hartu ondoren, berriro datorkigu Mezquida sasoi-sasoian.

Jazzaldiaren edizio honetan, Mezquidak bere azken lana aurkeztuko du: Talismán. Obra entregatuena eta pertsonalena bere sinadura daramaten obra guztien artean. 2020ko martxoan kaleratutako diskoan, bere ibilbide luzearen lan eta ikasbide guztiak nabari dira, eta hainbat eragin biltzen dira bertan, Granadosetik edo Albénizetik, List, Chopin edo Ravelera doazenak, Eliseo Parra, Coetus eta Keith Jarrett tartean direla. Hamaika konposizio, bizitasun eta argitasunez beteak, balearraren lurrin mediterraneo bereizgarriaz gozatzeko.

Lan horrekin sendotu egiten da gainera talde baten heldutasun-prozesua, 2017an “Los Sueños de Ravel”ekin sortu eta, azkenean, Marcorentzat identitate-ikur artistiko bihurtu den taldearena. Aleix Tobías polifazetikoaren asmamen eta originaltasunarekin perkusioetan, eta Martín Meléndezen irudimen eta bizitasunarekin biolontxeloan. Hirukote original bezain bakana.

Etiketarik eta kortserik gabe, erabateko askatasun-kantu bat da Talismán, edozein artistaren karreran lehen bat eta gero bat finkatzen dituzten obra horietako bat. Mezquidak, Na Cecília izan ezik, konposizio guztiak bereakdituenak, honela laburbildu du: “Nire emozioak, sentsibilitatea eta bizipozaeman dizkiot abestietako bakoitzari”.

 

 

01-PIANO SOLOMarco Mezquida: Piano Solo

Marco Mezquidak, Menorcan jaiotako pianista eta konpositoreak, 34 urterekin lan eta aintzatespen ugarien katalogo itzela bildu du dagoeneko, artista askorentzat bizitza osoko obra izango litzatekeena. Mezquida, oraintsu kultuko musikaria nazioartean, moldatzaile eta inprobisatzaile moldakorra da, pianista bertutetsu eta kamaleonikoa, eta musikagile inspiratua eta gailena.

Piano-kontzertu honetarako, Mezquida inprobisazio aske batekin hasiko da, eta musikariak unean-unean aukeratuko dituen pieza labur batzuekin jarraituko du. Hala, pieza horiek bere konposizio-lana bezain anitzak izango dira ziurrenez: Joia, All of Me estandarra, The Bangles taldearen Eternal Flame, Kolonbiako pasillo bat, pieza klasiko bat, konposatu berri duen abesti bat…Kontzertu paregabe eta zoragarribat, azken batean.