single

ARTISTAK

Marco Mezquida: Beethoven Collage

0
ABONAMENDUA

 

Marco Mezquida (©Mireia Miralles)

Marco Mezquida: Beethoven Collage

Marco Mezquida (pianoa), Masa Kamaguchi (kontrabaxua), Pablo Selnik (xirula), David Xirgu (bateria)

Alemaniako musikagile ospetsua jaio zela 250 urte beteko diren honetan, Marko Mezquidak eskaintzen dion omenaldia da Beethoven Collage. Mallorcako piano-jotzaileak, Ludwig van Beethoven jenialaren unibertso musikalean barneratu eta, bere sormen txundigarriarekin, haren sorkariak interpretatuko ditu.

Jatorrizko obrari dion maitasun sakonetik jaiotako lana da, baina XXI. mendeko inprobisatzaile eta konpositore baten prismatik egina. Emaitzak boterea, sotiltasuna, edertasuna eta umorea elkartzen ditu. Hala, Beethovenen musikak inprobisazio askearekin, erritmo herrikoiekin, jazzarekin, musika latinoarekin eta flamenkoarekin bat egiten du modu organiko bezain iradokitzailean. Mezquidak horrelako proiektuei beti aplikatzen dien zorroztasunarekin, jakina, duela bi urte Ravel’s Dreams lanarekin erakutsi zuen bezala, Maurice Ravel frantses konpositore handiaren obra berrinterpretatu zuenean.