single

ARTISTAK

Marco Mezquida: Tornado + Gregory Porter

0

Mezquida + Porter Foto Web Jazzaldia 900x500

Marco Mezquida: Tornado

Marco Mezquida (pianoa), Masa Kamaguchi (kontrabaxua), Ramon Prats (bateria)

Marco Mezquida pianista eta konpositore menorcarrak, 36 urterekin, lan eta errekonozimendu ugari ditu dagoeneko, artista askorentzat bizitza osoko lana izango litzatekeena. Mezquida kultuzko musikaria da nazioartean, inprobisatzaile eta moldatzaile aldabera, pianista birtuosoa eta kamaleonikoa, eta konpositore inspiratua eta bikaina.

Mezquidak hogei disko baino gehiago grabatu ditu lider gisa, eta berrogei baino gehiago proiektu askoren sideman edo kolaboratzaile gisa. Ezin konta ahala kontzertu eman ditu mundu osoan zehar izen handiko auditoriumetan eta jazzaldietan, besteak beste Tokio, Londres, Bartzelona, Buenos Aires, Hong Kong Arts Festival eta, nola ez, Jazzaldian… (Informazio gehiago)

Gregory Porter

Gregory Porter (ahotsa), Chip Crawford (pianoa), Emanuel Harrold (bateria), Tivon Pennicott (saxoa), Jahmal Nichols (baxua), Ondrej Pivec (Hammond)

Gregory Porter abeslari dotorea eta sofistikatua da, ahots paregabe, boteretsu, sentsual eta erakargarri baten jabe. Porterren maisutasun bokala, bere intentsitate emozionala, generoak gainditu eta publikoarekin konektatzeko duen trebetasuna, bere figura itzela, bere estilo denboragabea… dira Gregory Porter egungo Jazzean diren abeslari onenentzat hartzeko arrazoietako batzuk…(Informazio gehiago)