single

ARTISTAK

Mariza Canta a Amália

0

 

Mariza @ Altice_Arena 2019 ©HugoMoura00023

Mariza Canta a  Amália

Mariza Nunes (ahotsa), Luis Guerreiro (gitarra portugesa), Phelipe Ferreira (gitarra), Adriano Alves (baxua), Joao Freitas (perkusioa), Joao Frade (eskusoinua)

Marizak fadoaren berritzaile gisa erakutsi duen talentu ikaragarriak, nazioarteko kritikaren txaloak ez ezik, hainbat sari irabazten lagundu dio, eta munduaren arreta bereganatzeko ere baliagarri izan zaio, bere sustrai portugesak egiazko berpizte batera eraman baititu.

Marizak –musika portugaldarraren enbaxadore bikaina izaki– 2020rako iragarri du bere album berria, Amália Rodriguesen errepertorioan oinarrituta egindako lana. Diskoa, Portugalen eta Brasilen grabatua eta Jacques Morelenbaumek ekoitzia, datorren irailean aterako da merkatura, Marizaren musika-ibilbidearen hogeigarren urteurrena ospatzeko.

Hona zer esan duen Marizak diskoari buruz: “Proiektu hau aspalditik neukan buruan. Amália oraindik bizirik dago gure artean. Inspirazio ikaragarria da, eta ez bakarrik niretzat, baita Portugalgo eta nazioarteko beste hainbat artistarentzat ere. Hark utzi digun ondarea eta inspirazioa ondratzeko eta eskertzeko modu bat da.”