single

ARTISTAK

Michel Portal New Quintet

0
ABONAMENDUA

 

1. foto michel

Michel Portal New Quintet

Michel Portal (klarineteak), Bojan Z. (pianoa), BrunoChevillon (kontrabaxua), Nils Wogram (tronboia), Jeff Ballard (bateria)
Michel Portal baionarra, jazzeko euskal musikarien dekanoa, artista sailkaezin horietako bat da, finkatuta dagoenari desafio egiten diona eta mundu guztia harritzen duena jotzen dituen instrumentu guztiekin erakusten duen maisutasunagatik.Klarinete-jotzaile aparta da, eta musika klasikoaren munduan Brahmsen eta Mozarten interpretazioengatik da ezaguna.Batez ere klarinete baxuan nabarmentzen da, Eric Dolphyren lorratzari jarraituz, baina ez da atzera geratzen saxo altuarekin (hasieran Paul Desmonden eragina izan zuen), tenorrarekin eta sopranoarekin, edota bandoneonarekin ere. Instrumentu horiek guztiak jotzen dituelako, musikari buruz duen ikuskerarengatik eta agertokian inprobisatzeko duen gaitasunagatik da Michel Portal Europako jazz free deitzen denaren lehen mailako artista.

1971n egitura irekiko Unit proiektua jarri zuen abian, eta esan daiteke laborategi musikala izan dutela Frantziako abangoardiako hainbat eta hainbat musikarik.Portalek gutxieneko elementu formal batzuetatik abiatuta agertokian bertan lantzen den obraren dimentsio kolektiboa aldarrikatzen du, baina konpositore gisa ere nabarmentzen da, zinemarako eta telebistarako filma askotako musika idatzi baitu.Kontzertu honetarako Portalek boskotearen azken edizioa aurkeztuko digu, bertan izen eta balio handiko instrumentu-jotzaileak ditugu: Bojan Z pianista, Bruno Chevillon kontrabaxu-jotzailea, Nils Wogram tronboi-jotzailea eta Jeff Ballard bateria-jotzailea.