Michele Hendricks (ahotsa), Ronald Baker (ahotsa, tronpeta), Gerard Nieto (pianoa), Ignasi González (kontrabaxua), Roger Gutiérrez (bateria)
Michele Hendricks abeslari estatubatuarra dama bat da Jazzaren ahotsen artean, eta estilo pertsonal eta berezi bat mantendu izan du bere ibilbidean zehar. Musikak eragin handia izan duen familia batean jaioa (John Hendricks abeslari handia zen bere aita), Hendricksek kontinente guztietan abestu eta Jazz zirkuituko agertoki nagusietan gailendu da bere diskoetan ezin hobe islatzen diren proiektuekin; haien artean prestigio handiko Blue Note zigiluak editatutakoak nabarmentzen dira.
Ronald Baker abeslari eta tronpetista bat da, Baltimoren jaioa eta aspaldi batean Parisen ezartzea erabaki zuena. Jazz klasikoaren askotariko adierazpideak sakonetik ezagutzen dituen musikari honen kontzertuak bete egiten dira indarrez, bai eta blaitu ere publikoarekin sortzen den enpatiaz. Bakerrek Jazzaren eliteko musikariekin egin izan ditu grabazioak eta emanaldiak, eta orain bere proiektu propioa ere ari da aurrera eramaten.
Michele Hendricks eta Ronald Baker uztartzearen emaitza hauxe da: birtuosismo instrumentala eta trebetasun bokala eskutik doazen ikuskizun bat. Inprobisaziorako aparteko senarekin, Jazzaren historian izan diren goren uneak iradokiko dituen kontzertu bat izango da hau.