single

ARTISTAK

MIHO HAZAMA & MUSIKENE SUMMER BIG BAND

0

MihoHazama WEB

 

Miho Hazama musikagile (konposatzaile), moldatzaile eta zuzendaria da, etorkizun oparokoa bere belaunaldian, baita aire ufada fresko peto-petoa ere big bandetarako musikari dagokionez.

Hazama Tokion jaio zen, musika klasikoan graduatu zen Kunitachi College of Musicen; gero, Jazz konposizio master bat egin zuen New Yorken, Manhattan School of Musicen.

Journey to Journey (2013) bere lehendabiziko diskoan 8 pieza konposatu zituen, eta bertan m_unit zuzendu zuen, Manhattan School of Musicen harekin ikasketak egindako musikariek batez ere osatutako taldea. Geroago, talde harekin jarraitu du jotzen urtetan, hura zuzenduz, eta beste bi disko merkaturatu ditu harekin: Time River (2015) eta Dancer in Nowhere (2019). Guztira 6 disko ditu argitaraturik, eta bere azkenekoan, Imaginary Visions (2021), Danish Radio Big Banda zuzendu du.

Haren ibilbidea hiru alderditan banatzen da: konposizioa, moldaketa eta zuzendaritza. Musikagile gisa, hauexentzat idatzi du musika: Tokyo Philharmonic Orchestra, Ashley Bouder Project Ballet Company, Yamaha Symphonic Band… Zuzendari lanetan, hauexekin aritu da: aipatu Danish Radio Big Band, Metropole Orkeste, WDR Big Band, eta Bohemian Caverns Jass Orchestra… Moldatzaile lanetan, berriz, Ruichi Sakamoto, Vince Mendoza, NHK Symphony Orchestra, Shiro Sagisu eta abarrekin aritu da.

Hazamaren musika irudimentsua da, gainezka egiten du, adierazkorra da, ezusteko erauntsiz beteta dago, hunkigarria da, asaldagarria. Zuzentzen dituen orkestrak ez zaizkio lotzen ohiko big banden bideari; aldiz, Hazamak nahiago du mugitu bere sentsibilitatea eta estetika islatzen duten paisaietan barrena, konplexutasunaren eta argitasunaren arteko oreka bihurriari eutsiz.

Hazamak Musikene Big Banda zuzenduko du, eta konposizio eta moldaketa originalen lan aukeratu batzuk eskainiko dizkigu. Hori Trinitate Plazan gertatuko da, Maria Schneiderrek, Miho Hazamaren eragin handienetako batek, 54. Jazzaldian jo zuen leku berean.

 

https://www.mihohazama.com/#home-section

https://twitter.com/mihohazama

https://www.facebook.com/mihohazamamusic/

https://www.instagram.com/mihohazama/