single

ARTISTAK

Mikel Azpiroz, piano solo

0
ABONAMENDUA

 

1.mikel azpiroz-alta res

Mikel Azpiroz, piano solo

Mikel Azpiroz (pianoa)

Mikel Azpiroz piano-jotzaile donostiarrak bakarka egindako lanetan oinarritutako kontzertua emango du.Gaua eta Zuri diskoetako bere konposizioak, bere baitan mende bat baino gehiago hartzen duten eta betiko diren konposizioak, joko ditu.Bere musika geltoki askotatik igarotzen da, isolatuta geratu gabe: inpresionismotik blues zakarrenera; beste lurralde batzuetako, baita euskal lurraldeetako, aroma exotikoetatik abangoardiako joeretara.

Elkano Browning Cream proiektuan garatu ohi dituen melodia erritmikoak eta ludikoak alde batera utzita, kontzertu honetarako melodia lasaiagoak, intimistagoak ekarriko dizkigu.