single

ARTISTAK

Mikel Moreno

0

MikelMorenoWebMikel Moreno (gitarra akustikoa, gitarra elektrikoa, ahotsa), Karlos Arancegi (bateria, perkusioa), Adrian Elustondo (baxua, koruak), Antxon Sarasua (teklatuak, programazioa), Ander Zubillaga (gitarra elektrikoa)

Mikel Morenok 20 urte daramatza dagoeneko musikaren munduan, aurrena trikitixarekin eta urrena gitarra elektrikoarekin eta abeslari gisa. Euskal eszenako ekoizle adierazgarrienetako batzuekin lan egin du (Kaki
Arkarazo, Haritz Harreguy, Jean Phocas), musika indie/punk rock katalanaren erreferenteekin kolaboratu du (Santi Garcia, Txosse) eta kontzertu ugari eman eta hainbat talde euskaldun eta estataletan parte hartu du.

2021ean argitaratu zuen bere aurreneko diskoa bakarka: Esnatu baino lehen, lan, hausnarketa eta esperimentazio ordu luzeen emaitza. Bertan, Morenok bere sentimenduak eta bizipenak jasotzen ditu, enpatiaz eta karga emozional handiz betetako abestiekin.

“Katapulta Tour Gipuzkoa 2022” zirkuiturako hautatutako artista, dagokion deialdian.

Web

Instagram

Facebook

Logotipo txikia_Katapulta Tour Gipuzkoa