single

ARTISTAK

Monophonics

0

Monophonics web

Kelly Finnigan (ahotsa, teklatuak), Ryan Scott (tronpeta), Austin Bohlman (bateria), Jason Cressey (tronboia), Terin Ector (baxua), Lito Manana (gitarra)

San Frantziskokoa jatorriz, soula, funka eta rock psikodelikoa uztartzen dituen soinu atenporal batekin, Monophonics zuzeneko soul talde estatubatuar onenetako bat izatera iritsi da bere bizialdiaren bi hamarkada baino gutxiagotan, eta kontzertuz kontzertu, diskoz disko lortu dute hori, inolako moda edo joerari jarraitu gabe.

2005ean sortua eta Kelly Finnigan abeslariak zuzendua, taldeak 6 disko kaleratu ditu orain arte, lehena Playin & Simple (2007) eta azkenak, It’s Only Us (2020) eta bere bertsio instrumentala 2021ean.

Taldearen konposizioetako gaien artean, hautsitako harremanei, osasun mentalaren arazoei, indarkeria armatuari eta botere-borrokei buruzko letrak topatzen ditugu, baina guztiak batasunaren, erresistentziaren eta onarpenaren mezu bat azpian dutela.

Musikalki, beren soula testura atseginak eta sormen handikoak dituzten moldaketetan oinarritzen da (tronpeta, melotroia, gitarrak, Moog…); batetik soularen eta funkaren egitura klasikoak gogora ekartzen dutenak eta, bestetik, galderak planteatzen dituztenak gaur egungo soinuaren egoerari eta etorkizunak ekarriko duenari buruz.

Web

Facebook

YouTube