single

ARTISTAK

MULATU ASTATKE

0

MULATUMulatu Astatke

Astatke, 1943an Etiopiako mendebaldean jaioa, Londresko Trinity College of Music-en jaso zuen prestakuntza lehenik, eta Bostonen ondoren, Berkleeko musika-eskola ospetsuan; aurreneko ikasle afrikarra izan zen bertan. 1969an Adis Abebara itzuli zen ikasitako eta entzundako guztiarekin, Jazzaren, musika latinoaren eta etiopiar tradizionalaren fusioarekin estilo berri bat sortzeko: Ethio-Jazz.

Bere ibilbide luze eta oparoan, Astatke bibrafonista, perkusionista, konpositorea, moldatzailea, irakaslea, zuzendaria… izan da. Etiopian, “urrezko 70eko hamarkadaren” ondoren, Astatkeren musikak ospea ezagutu zuen berriro 1998tik aurrera, Ethiopiques disko-sailaren hasierarekin, eta gerora, 2005ean, Jim Jarmchen Broken Flowers filmean bere zazpi konposizio agertu izanari esker.

Bere musika estiloen eta kulturen nahasketa bat da, aldi berean ezaguna eta bitxia, sinplea eta konplexua, modernoa eta tradizionala, dotorea eta inguratzailea, afrikarra eta mendebaldekoa, hipnotikoa eta oroigarria… Musika paregabea da, azken batean, kutsu pertsonal batek markatua, erraz ezagutzeko modukoa baina nekez imitatzekoa.

Jazzaldian emango duen bere aurreneko kontzertu honetan, Astatkek bere azken diskoetako konposizioak eskainiko ditu, baina baita konposizio ezagunagoak ere.