2023/07/23
AGERTOKIA: VICTORIA EUGENIA ANTZOKIA
ORDUA: 12:30
PREZIOA: 8 €
Nani García (pianoa), Baldo Martínez (kontrabaxua), Lois Rivera (saxo altua), José Miguel Cabana (bateria)
Coruñako oso proiektu interesgarria da NGBM. Taldeko bi kide Clunia laukote mitikotik etorriak dira; Galiziako Jazzaren hastapenetan aldi garrantzitsuenaren aitzindari izandako taldea. Nani García (pianoa) eta Baldo Martínez (kontrabaxua) dira haiek, herrialde horretako musikan ibilbidea irmotua dutenak bien artean kaleratutako ehunka argitalpenekin, musikaren eremu anitz eta askotarikoetan. Laukotea osatzen duten gainerako bi kideak hauek dira: Lois Rivera, 23 urte besterik ez dituen musikari emergentea; eta Miguel Cabana, esperientzia handiko bateria, bere karreraren gailurrean dena.