2023/07/24
AGERTOKIA: VICTORIA EUGENIA ANTZOKIA
ORDUA: 12:30
PREZIOA: 8 €
Niño Josele (gitarra flamenkoa), José Heredia (pianoa, sintetizadorea), Dany Noel (baxu elektrikoa), Miguel Lamas (bateria), Manu Masaedo (perkusioa)
Juan José “Niño Josele” Heredia gitarrista Josele flamenko kantariaren seme eta Almeríako flamenko instrumentista eta kantarien dinastia luze bateko oinordekoa da. 1990eko hamarkadaren erdialdean hasi zen nabarmentzen, Sevillako Flamenko Bienaleko Interprete Gazteen Lehiaketa irabazi zuenean, 1996an. Herrialde, festibal eta topaketa ugaritan jo du, eremu orotako musikariekin batera, flamenkoetatik hasi ─Paco de Lucía, Montse Cortés, Duquende, Remedios Amaya, Pepe de Lucía, Enrique Morente eta el Cigala besteak beste─ eta nazioartean ospea zabaldua duten interpreteetaraino ─Andrés Calamaro, Joan Manuel Serrat, Lenny Kravitz, Alicia Keys eta Elton John, besteak beste─. Bere proiekzio internazionala bereziki nabaria izan da 2010eko Grammy Latinoen sarietara hautatua izan zenetik Española (2009) diskoagatik, eta berriro hautatu zuten 2012an El mar de mi ventana diskoagatik. Hamar bat disko argitaratu ditu, azkena, Galaxias (2022).