single

ARTISTAK

No More Jazz Brass Band

0

16022021-IMG_9336

No More Jazz Brass Band

Edison Saborit, Guillermo Elizaga, Daniel Pimenta (perkusioa); Nicolás Andino, Asier Ardaiz, Íñigo Cuenca (tronpeta); Gaizka Otsoa, Adrián Martínez, Alberto Martínez (tronboia); Jon Viejo (sousafoia), Pablo Maza (saxoa), Sara Mansilla (ahotsa)

No More Jazz Brass Band 2018ko urrian sortu zen. Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegiko (Musikene) Jazz Saileko 11 ikaslek eratu zuten, New Orleanseko marching band tradizional bat sortzeko eta Mardi Gras munduan murgiltzeko nahiak bultzatuta. Banda mitikoen ‒besteak beste, Hot 8 Brass Band eta Rebirth Brass Band‒ musikara hurbiltzen da talde honen musika.

Oraingoan musika-koktel bat prestatu dute, non bat egiten dituzten Ipar Amerikako tradizioari lotutako gaiak eta eurek sortutakoak, baita euskal herri-kanta batzuk ere. Emozioz eta bizitasunez beteriko kontzertu bat, alegia.