single

ARTISTAK

OLANA LISS

0

Olana Liss (ahotsa eta gitarra), Óscar Gutiérrez De la O (percusioa), Urtzi Azkue (gitarra), Jorge Luengo (baxua), Eneko Arbea (bateria)

Extremadurako abeslari hau Donostian bizi da eta 17 urterekin hasi zuen bere ibilbide profesionala kantari gisa bere jaioterri Cáceresko showetan. 23 urte zituela bere kasa ikasi zuen gitarra jotzen. Blues, Jazz, Funk, Soul, R&B eta Popa dira bere bizitza osoan lagundu dioten generoak. Hainbat agertoki nazional eta europarretan aritua, eta musikaletan eta beste artista batzuen diskoetan lan egin ondoren, erabaki bat hartu zuen, arreta guztia bere lanean jartzea bakarlari eta konpositore gisa.

Bere aurreneko albuma, Imagine (2019), Israel Amadorrek ekoiztu zuen eta Grammy Latino batera izendatua izan zen. Bertan, Jazz, Soul, R&B, Blues, Pop, Latin… biltzen dira eta berdingabea eta ezohikoa da letren adierazkortasuna. Ingelesez eta gaztelaniaz abesten ditu baina ez ditu ordea bere sustraiak atzean uzten, tartean zertzelada flamenkoak eta afrikarrak darienak.

2021etik bere bigarren diskoa grabatzen eta konposatzen ari da, eta bertatik argitaratu du dagoeneko lehenengo singlea: Somos Luz. Abestiak mezu positibo eta espiritual bat transmititzen du Funky erritmoan, eta dantzan jarri eta irribarrea pizten digu; “rollo ona” azken batean.

Bere showetan, Lissek elkartu egiten ditu bere abestiak eta gogokoen dituen artisten bertsioak, Etta James, Bill Withers eta Jill Scottenak, besteren artean.

“Katapulta Tour Gipuzkoa 2023” programarako artista hautatua da Olana Liss.

Web

Facebook

YouTube

Instagram

Logotipo txikia_Katapulta Tour Gipuzkoa