single

ARTISTAK

Oreka TX

0

Oreka TX Web

Oreka TX: Koklea

Harkaitz Martinez de San Vicente (txalaparta egurrezkoa, harrizkoa, banbuzkoa, bidoia), Juanjo Otxandorena (bouzukia), Iñigo Egia (percusioak), Mixel Ducau (alboka, egurrezko clarinetea, saxo sopranoa), Mikel Ugarte (txalaparta egurrezkoa, harrizkoa, banbuzkoa, bidoia)

Harkaitz Mtz. de San Vicentek eta Igor Otxoak 1997an sortu zuten Oreka TX eta harrezkero etengabe jardun dute txalapartaren aukerak ikertzen eta zabaltzen, bai bere musikaltasunarekin bai instrumentua eraikitzeko erabiltzen diren materialekin esperimentatuz (jatorrizko egurretik hasi eta harri, teila, banbu… baita izotzera arte). Bost kontinenteetan zehar aurkeztu dituzte beren lanak, eta publikoa eta kritika espezializatua konkistatu dituzte.

Beste artista, genero eta proiektu batzuekin nahastea gustatzen zaio Oreka TXi. Horren erakusgarri dira Phil Cunningham, Ara Malikian, Manu Dibango, Aziza Brahim, Motoko Hirayama, Silvia Iriondo, Carlos Núñez, RAI National Symphony Orchestra eta Hakon Kornstadekin izan dituzten kolaborazioak. Musikak uztartzeaz gain, gustuko dute esperimentatzea eta ikuskizunak eraikitzea beste diziplina artistiko batzuek ‒dantza, zirkua, ikus-entzunezkoak, herri-kirolak edo unibertso iradokitzaileak sortzeko inspirazio-iturri dituzten beste elementu batzuk‒. Baina, kolaborazio, sari edo aintzatespen guztien gainetik, Oreka TXentzat, txalapartak eta euskal kulturaren unibertsoak pizten dieten pasioa munduarekin partekatzea da plazerik handiena.

Koklean, azken urteetako ibilbide musikalaren emaitza islatzen duen lanean, beren estiloan sakontzen dute, hizkuntza garaikide batetik instrumentu organikoak eta naturalak erabilita.

Web

You Tube

Instagram

Facebook

Twitter

jazeeñe web2

sgae web