single

ARTISTAK

Paul San Martín, piano solo

0
ABONAMENDUA

Paul San Martin3

Paul San Martín, piano solo

Paul San Martín (pianoa)

Stay Blues taldearekin hasi zen eta Tracks izan zuen bere lehenengo diskoa. Paul’s Mood singlean Romain Gratalon bateria-jotzaile frantziarrarekin jo zuen eta A French Session du azken lana. Paul San Martín prestakuntza handia duten eta musika beltza, oro har, eta bluesa, bereziki, ongi ezagutzen duten musikarien taldekoa da. San Martín musika-tradizio hori sakontzen, ikertzen eta lantzen aritu da urteetan zehar eta batere ohikoa ez den maisutasunez, eta horri esker erreferentziazko pianista eta abeslari bihurtu da Estatuko eta Europako zirkuitu osoan barrena.

Izen handiko artistekin egin du lan, eta aipatzekoak dira, besteak beste, Nico Wayne Toussaint, Otis Grand, Gerry Hundt, Lluís Coloma, James Armstrong, Ñaco Goñi, Slam Allen, Chris Ruest edo blueseko mito legendarioa den Billy Boy Arnold.

Kontzertu honetarako Paul San Martínek bidaia musikal bat egitera gonbidatzen gaitu blues pianoaren, boogie woogieren eta jazzaren historian barrena, Atlantikoaren bi aldeetako ikuspegitik.Bidaia honetan elkartuko zaizkigu, alde batetik, urte askotako lan-ibilbidean lortutako esperientzia zabala eta, bestetik, New Orleanseko musika eternoarekiko maitasuna, bere musika-adierazpenean generoak dituen eragin osagarriak alde batera uzten ez dituen eta jada, eskubide osoz, askorentzat erabateko erreferentea den artistaren maisutasunez eta heldutasunez interpretatuta.