single

ARTISTAK

PERE BUJOSA

0

Pere Bujosa (kontrabaxua), Xabi Torres (pianoa), Joan Terol (bateria)

Pere Bujosa musikari mallorcarra familia melomano batean jaioa eta hazia da; era guztietako musika entzuten zuten, klasikotik The Rolling Stonesera. Musika klasikoan prestatu zen hasieran, eta ondoren musika modernoan eta Jazzean. Bartzelonako Liceuko Kontserbatorioan, University of North Texasen, eta Amsterdameko Kontserbatorioan osatu zituen bere ikasketak.

Bujosak, besteak beste, Antonio Serrano, Ben Van Gelder, Irene Reig eta Salvador Sobral musikariekin kolaboratu du. Europako festibal eta areto ugaritan aritua da, eta dagoeneko hiru lan ditu argitaratuak, kritikaren eta publikoaren aldetik oso harrera ona izan dutenak.

Power Jazz trio honen musika testura eta erritmoekiko Bujosak duen grinaren isla da, eta bere formula jazziztikoan zenbait eragin antzeman daitezke, esaterako rock, elektronika eta inprobisazio askearena.