single

ARTISTAK

Perico Sambeat Plays Zappa

0
ABONAMENDUA

 

pericozappagrupbn

Perico Sambeat Plays Zappa

Perico Sambeat (saxo altua), Javier Vercher (saxo tenorra), Voro García (tronpeta), Toni Belenguer (tronboia), Iván Cebrián (gitarra), Santi Navalón (pianoa), Julio Fuster (kontrabaxua), Miquel Asensio (bateria)

Perico Sambeat saxofonista espainiar jazzeko musikari handienen artean dago. Hogei diskotik gora argitaratu ditu lider modura eta ehun baino gehiagotan hartu du parte laguntzaile gisa; elkarlan aipagarriak egin ditu artista handiekin: Brad Mehldau, Kurt Rosenwinkel, Tete Montoliu, Michael Brecker, Pat Metheny, Dave Douglas, Eddie Henderson, Bruce Barth, Wallace Roney, eta abar.

1991n hasi zen Sambeaten nazioarteko ibilbidea, New Yorkera joan eta New School-en sartu zenean. Han, Lee Konitz, Jimmy Cobb edo Joe Chambers bezalako maisuen alboan jo zuen. Gainera, inoiz ez ditu bazterrera utzi Espainiar jazzeko eta flamenkoko artista handiekin egindako kolaborazioak, hainbat diskotan erakutsi duen bezala: Cruce de caminos (Gerardo Nuñezekin), Flamenco Big Band (Miguel Poveda eta Javier Colinarekin) eta Danza Guaná (Javier Colina eta Marc Miraltarekin osatutako hirukoaren emaitza). Bere izenean argitaratu dituenak ahaztu gabe, hala nola, Perico Sambeat Plays Zappa.

Perico Sambeatek, Valentziako beste zazpi musikari bikain lagun dituela, Frank Zapparen musikan oinarritutako jazzeko moldaketarik onenetako bat lortzen du, estatubatuarraren errepertorio paregabea jazzaren lurraldeetara eramanda. Hori bai, bere esentziaren izpirik ere galdu gabe.