single

ARTISTAK

Pillow Queens

0

Pillow Queens Web

Sarah Corcoran (ahotsa/gitarra/baxua), Pamela Connolly (ahotsa/gitarra/baxua), Rachel Lyons (bateria/ahotsak), Cathy McGuinness (gitarra/ahotsak)

Pillow Queens laukote dublindarra 2016ko amaieran sortu zen. Calm Girls (2016) eta State Of The State (2018) beren aurreneko bi lan laburren arrakastari esker, Erresuma Batuko hainbat irratitan jarri ziren beren abestiak, eta aukera eman zien hainbat talderen gonbidatu izateko, Pussy Riot, Idles, Future Islands eta Soak taldeenak, besteak beste.

Horrela iritsi zen beren lehenengo diskoa, In Waiting (2020), kritikak eta publikoak goraipatu zutena eta Irlandako talde interesgarrienen artean kokatu zituena.

Beren queer izaeraz harro eta justizia sozialarekiko grina erakutsita, Pillow Queensen ustez aldaketa sozialak eta politika bezain garrantzitsua da osagai artistikoa. Beren abestiek, horietako asko euforikoak eta lotsagabeak, gai pertsonalez, ezkutuko konplexutasunez eta oinaze pribatuez hitz egiten dute, baina Dublinek eta Irlandak azken urteotan bizi izan dituzten aldaketak ere islatzen dituzte.

Punka, rocka eta popa nahasten dituen beren soinu sendoak grunge eta 90eko hamarkadako indie-rockaren eragin argiak ditu. Beren abestiak himno epiko eta bikainak dira, emozioz, adiskidetasunez eta elkartasunez beteriko esperientzia katartikoak.

Web 
Instagram 
Facebook 
YouTube