single

ARTISTAK

Potter / Mehldau / Patitucci / Blake + Youn Sun Nah

0

Foto Web Jazzaldia 900x500 Potter ... + Youn Sun Nah

Potter / Mehldau / Patitucci / Blake

Chris Potter (saxoa), Brad Mehldau (pianoa), John Patitucci (baxua), Johnathan Blake (bateria)

Chris Potter, bere belaunaldiko saxofonista garrantzitsuenen artean kokatua, Brad Mehldaurekin, beharbada azken 20 urteetako Jazz pianistarik gailenenarekin elkartu da laukote guztiz berri bat sortzeko, beste bi musikari handi biltzen dituena: John Patitucci kontrabaxuan eta Johnathan Blake baterian.

Izarrez osatutako laukote honek bere lehen diskoa kaleratuko du 2024ko martxoan, eta zalantzarik ez dago kontzertu bikaina eskainiko dutela 59. Jazzaldian. (Informazio gehiago)

Youn Sun Nah

Youn Sun Nah (voz), Eric Legnini (pianoa, teklatuak), Tony Paeleman (piano, teklatuak)

Youn Sun Nahren ahotsa hunkigarria da, ñabardura, tinbre eta kolorez betea, bere sustrai korearrak eta eragin musikal askotarikoak direla eta. Ezaugarri horiei esker ugariak dira adierazten dituen emozioak, eta abeslari berezi bihurtzen dute, beste abeslari batzuekin nekez konpara daitekeena. Abeslari korearra inprobisatzaile aparta da eta hainbat hizkuntzatan ─koreera, ingelesa, gaztelania, portugesa eta frantsesa─ abesteagatik ere bereizten da… (Informazio gehiago)