single

ARTISTAK

RAMADA INN

0

Juan Valls (gitarra, ahotsa), Ander Etxaniz (baxua), Mikel Marco (bateria)

Juan Vallsen proiektu berria da Ramada Inn. Oñatiko banda hau musikaren arloan ibilbide luzea egina duten eta estilo desberdinetatik datozen musikariek osatua da.

Taldeak Andoaingo Garate estudioetan grabatu zuen bere aurreneko lana, Pills for Horses (2021), Iñaki Zubiaren eta Martxel Arkarazoren zuzendaritza teknikoaren pean.

Diskoak 70eko hamarkadako rock klasikora eramaten gaitu atzera eta garaiko hainbat talde ditu erreferentziatzat, besteak beste The Who, Neil Young and Crazy Horse… gutxi batzuk aipatzearren. Abestiak, hala ere, oso gertu daude oraingo banden —Kurt Vile & The Violators, Daniel Romano’s Outfit…— ideia eta proposamenetatik.

Taldearen abestiek, soilak eta lauak oinarrian, egoera surrealistak eta ez probableak aditzera ematea lortzen dute, eta introspektiboak, kritikoak, kontenplaziozkoak eta oso irudimentsuak dira.
“Katapulta Tour Gipuzkoa 2023” programarako talde hautatuetako bat da Ramada Inn.

Bandcamp

Instagram

YouTube

Spotify

Logotipo txikia_Katapulta Tour Gipuzkoa