single

ARTISTAK

RODRIGO LAUROBA & AITOR MIRAMON

0

Rodrigo Lauroba (saxofoia), Aitor Miramon (gitarra)

Rodrigo Lauroba

Rodrigo Lauroba: 13 urte zituela, Pablo Sarasate Musika Kontserbatorio Profesionalean sartu zen Rodrigo, eta urte horretan bertan Ohorezko Matrikula eman zioten Tafallako Udal Musika Eskolan. Kontserbatorio horretan ikasi zuen urteetan bikainak izan ziren lortu zituen emaitzak, eta ohi baino urte gutxiagotan egin zuen gradua. Aldi berean, bere ibilbide profesionalean hainbat musika taldetan trebatu zen, besteak beste txarangaren batean, “La Tafallesa” udal bandan bakarlari gisa kontzertuak emanez, Iruñeko Big Banden, eta musikak girotutako hainbat ekitalditan. Orain Jazz saxoa ikasten ari da Musikenen, eta inguruko Jazz eta musika modernoko hainbat taldetako kidea da.

Aitor Miramon

Prestakuntzaz autodidakta, 13 urterekin hasi zen gitarra jotzen. Blues eta rock estiloetan sustraituta, talde desberdinekin jotzen zuen, eta 16 urterekin hasi zen irakasle lanean. Ondoren, Donostiara joan zen bizitzera. Hala, hiriko Jazz panorama ezagutu eta generoa ikasteari ekin zion. Orain, Jazz gitarraren interpretazioa ikasten ari da Musikene goi mailako musika ikastegian, eta bertako hainbat talderekin kolaboratzen du.