single

ARTISTAK

Rymden: Bugge Wesseltoft – Dan Berglund – Magnus Öström

0
ABONAMENDUA

 

Rymden_46 photo by Per Kristiansen

Rymden: Bugge Wesseltoft-Dan Berglund-Magnus Öström

Bugge Wesseltoft (pianoa, teklatuak), Dan Berglund (baxua), Magnus Öström (bateria)

Nahiko argi zegoen New Conception of Jazz eta e.s.t. (esbjorn svenson trio) taldeak, 90eko hamarkadatik esploratzaileak eta esperimentatzaileak izan zirenak eta lehendik zegoenaren mugak bilatu eta muga berrien bila abiatu zirenak, elkartu egingo zirela talde bikain bat sortzeko:Rymden

Rymden hitzak espazioa esan nahi du, planeten, izarren, galaxien, kosmoaren espazioa. Taldearen musika dinamismoz eta, aldi berean, giro malenkoniatsuez josita dago.Doinu epikoak, drama, tentsioa eta lasaitasuna eskaintzen dizkigu.

Lehenengo lana, ReflectionsandOdysseys, goraipatua izan zen, eta orain izarrarteko bigarren misioa jaurti dute:Spacesailors.Lan honen bidez taldeak gainditu egiten du aurreko lanarekin lortu zuen maila: bai ehunduretan, bai gogo-aldarteetan, bai xehetasun sotilaren eta keinu oparoen nahasketan.Lehenengo laneko elementuen fusioari eta alderdi progresiboari, 60ko hamarkadako elementu psikodelikoak eta punk energia gehitu dizkiote.Lehenengo lana lurraren orbitara egindako espedizio bat izan zen; bigarren disko hau, berriz, planeta arteko bidaia bat da.

Jarrera eta espiritu eskandinaviarrak bere isla du energia sortzaile geldiezina duen talde honek maisutasunez sortutako eta interpretatutako musika zoragarri honetan:Rymden.