single

ARTISTAK

Sara Mansilla

0

SaraMansillaWeb

Sara Mansilla (ahotsa, gitarra), Juan Oliveira (gitarra elektrikoa), Nacho Soto (pianoa), Carlos Montull (baxu elektrikoa), Ander Zulaika (bateria)

Sara Mansillaren ezaugarri nabarmenetako bat bere emanaldiei darien hunkiberatasuna da; abesti originalez eta Jazz errepertorio batez osatutako emanaldiak dira. Abeslari donostiarrak erritmo lasaiak proposatzen dizkigu eta musika-giro bareetan murgiltzen gaitu, besteak beste, pop, blues, funk eta Jazz estiloek markatutakoetan.

Mansillak 2019an atera zuen argitara bere aurreneko albuma, Talking to the Wall, eta konposizio berriekin jarraitzen du errepertorioa zabaltzen. Kontzertu honetarako gaztelaniaz, euskaraz eta ingelesez eskainiko duen errepertorioak uztartu egiten ditu popa eta Jazza. Abesti intimistak eta estandarrak, zintzotasunez eta axolaz adierazten dituztenak emozioak.

Instagram

Facebook

You Tube