single

ARTISTAK

Simple Minds

0

Simple Minds Web

Jim Kerr (ahotsa), Charlie Burchill (gitarra), Cherisse Osei (bateria), Berenice Scott (teklatuak), Ged Grimes (baxua), Gordy Goudie (gitarra akustikoa), Sarah Brown (koruak)

Jim Kerr buru duen talde eskoziarraren lehen diskoak, Life In A Dayk, 40 urte bete zituen 2019an. Ospatzeko, bilduma-disko bat argitaratu zuten, 40: The Best of 1979-2019, eta a priori munduko bira luze-luze bat izango zenari ekin zioten. Zoritxarrez, ditxosozko pandemiak geldiarazi egin zuen bira. Eskoziarrek amore ez ematea erabaki zuten, eta, hasierako asmoei eutsiz, jarraitzaile guztiekin batera ospatzeko gogoz itzuli dira, uste baino pixka bat beranduago bada ere. Ospatzeko asmo horrekin datoz Jazzaldira, zalantzarik gabe berealdiko kontzertu bat eskaintzera.

1977an Glasgown sortutako taldeak David Bowieren The Jean Genie abesti ospetsuaren letratik hartu zuen bere izena. Arrakasta handienak 80ko hamarkadan lortu zituen; lehenengo postuak Britainia Handian, Estatu Batuetan, Alemanian, Frantzian, Italian eta Espainian. Besteren artean, Don’t You (Forget About Me), Alive and Kicking edo Mandela Day abesti arrakastatsuek eta New Gold Dream (81-82-83-84) (1982) eta Sparkle in the Rain (1984) diskoek pop-rockaren gailurrera eraman zuten Simple Minds; 60 milioi disko baino gehiago saldu eta mundu osoko estadioak bete zituzten.

Bere musika, dotorea eta ahalmen handikoa, estilo askotara hurbildu da bete dituen lau hamarkadetan zehar. Taldeko buru eta abeslari Jim Kerrek honela dio: “Harroen sentiarazten nauen gauzetako bat hauxe da, jendeak galdetzen didanean: Zein Simple Mindsi buruz ari zara? Abangoardistaz, art-rockaz, popaz, ambientaz, instrumentalaz, politikoaz, folkaz, estadioetan kontzertuak ematen dituenaz? Bidaia bikain bat egin dugu. Estilo desberdin horiek guztiak jotzea, baina aldi berean funtsean Simple Minds izatea gauza harrigarria da”.

Web

Instagram

Facebook

YouTube