single

ARTISTAK

Sofiane Pamart

0

Sofiane web

Berezkoa duen talentu goiztiar batek eraman zuen Sofiane Pamart bere hiri Lilleko kontserbatorioan ikastera. 7 urte zituela sartu zen bertan, bere familiak, jatorriz bereberrak eta meatzaritza lanbidetzat duenak, aurretik inolako loturarik ez bazuen ere musika klasikoarekin.

Pianista eta konpositore ospetsuenetako bat bilakatu da bera, eta bere musika gehien entzundako 10etako bat izan da streamingen, 2021ean. Pamart, 30 urte beteak dituena, Frantziako izar handi bat da, eta kolaboratzen aritzen da bertan artista urbanoekin, raperoekin, marka handietako (Cartier, Kappa eta Lacoste, besteak beste) produktoreekin…

Pianista birtuoso bat izateaz gain, konpositorea eta produktorea da Pamart. Musika klasikoaren mundua eta pianoa iraultzea eta irisgarri bihurtzea da bere xedea. Horretarako, musika klasikoaren kode guztiak hausten ditu eta oraingo hiri-inguruneetakoak hartzen ditu; izan ere, hip-hoparen izar gisa jantzi eta haien jokabidea hartzen du.

Bere bakarkako ibilbidean Pamartek hiru disko kaleratu ditu: Planet (2019) bidaia bat da munduko hamabi lekutan barrena (Chicago, Sizilia, Paris, Nagasaki, Havana, Medellin, Bora Bora…); Planet Gold (2021), lehenengo LParen bigarren atala da; eta Letter (2022), bere azken diskoa. Bakarkako bere lan guztiak berak konposatuak eta interpretatuak dira, eta guztietan aurkitzen ditugu musika klasiko garaikide iradokitzaile, hunkigarri eta delikatua; amets egitera gonbidatzen duten melodiak, paisaiak birsortzen dituztenak eta sentimenduz josiak.

Pamart bakarlari gisa arituko da pianoan, anplifikaziorik gabe, San Telmo Museoko klaustro zoragarrian.

Instagram
Twitter
Facebook