single

ARTISTAK

Swingin’ Bayonne Trio

0

Singin' Bayonne Web 2 900x500

Arnaud Labastie (pianoa), Jean Duverdier (bateria), Patrick Quillart (kontrabaxua)

Hirukote hau 2015ean sortu zen, eta hiru betiko adiskidek osatzen dute. Arnaud Labastie musikari eskuzabal eta gogotsua da, Tarnoseko musika eskolako, Jazz en Mars jaialdiko eta Alexander Big Bandeko zuzendaria. Patrick Quillartek eta Jean Duverdierrek ere esperientzia handia dute Jazzaren munduan, eta erritmo sekzio sendoa osatzen dute.

Hirukote handiak hartu dituzte inspirazio-iturri, hala nola Gene Harris, Monty Alexander eta Benny Green. Swingin’ Bayonne Triok maiz jotzen du Akitanian eta Parisen eta, toki horietan, hirukoteko musikariek dantzatzera zirikatzen duen swing bat proposatzen dute, elkarrekin duten konplizitateak eta gustuko duten musika jotzearen plazerak bultzaturik.

Swingin’ Bayonne Trioren webgunea

Facebook

Youtube

Logotipo txikia_Katapulta Tour Gipuzkoa