single

ARTISTAK

Teko Maisin

0

TekoMaisinWebMikel Alonso (ahotsa, sintetizadoreak), Olivia Labarquilla (pianoa, sintetizadoreak), Julen Leturiondo (koruak), Deñe García-Bravo (koruak)

Teko Maisin proiektu musikal bat da, Mikel Alonso donostiarrarena. Urteetan hainbat taldetan (John Berkhout, Ane Leux, Nerabe, Pet Fennec, Havoc…) musikari gisa jardunda bildutako esperientziaren ondoren, Alonso beretzat hasi zen abestiak konposatzen, bere etxeko estudio txikian, disko bat grabatu eta zuzenera eramateko asmoarekin. 2021ean Olivia Labarquilla pianista elkartu zen proiektura.

Teko Maisinen estiloa honela definitu daiteke: synth-pop, chillwave eta psikodeliako elementuen nahaste bat, paisaiak sortzen dituena, harmonia bokalek, melodia sintetizatuek eta perkusio tribalek eta elektronikoek markatuak.

Musika garaikidetik –Toro y Moi, M83, Justice eta Tame Impala artistenak, besteak beste− 80ko eta 90eko hamarkadetako zinemako soinu-banden musikaraino iristen dira beren erreferentziak.

Kutxa Kultur Musika 2021-2022 programak “Katapulta Tour Gipuzkoa 2022” zirkuiturako hautatutako artista.

Instagram

Logotipo txikia_Katapulta Tour Gipuzkoa