single

ARTISTAK

The Excitements

0

TheExitementsWebKissia San (ahotsa), Adrià Gual Altés (gitarra), Pablo Sánchez Hinojosa (gitarra), Pablo Yupton (baxua), Eduald Font (bateria), Martí Carrasco i De Casacuberta (saxo tenorra), Carlos Santo (saxo baritonoa)

Kataluniako taldeak hamarkada bat baino gehiago darama soularen eta R’n’Bren soinurik klasikoenak berrinterpretatzen eta eguneratzen eta, zalantzarik gabe, Europako erreferente nagusietako bat dira beren estiloan.

Goren kalitatearen erakusgarri den musikari talde zoragarri honen aurrean, Kissia Sanen ahalmen handiko ahotsa dago; abeslari frantsesa, jatorriz Somaliakoa, presentzia gailena duena eszenatokian.

Taldearen laugarren eta azken diskoan —Keepin’On (2021)— 14 abesti eskaintzen dituzte; soul eta R’n’B purua. Jatorrizko konposizioak izanda, beren soinua, jarrera, autentikotasuna eta kalitatea hain dira handiak, ezen generoko benetako klasikoak diruditen.

Web