Stian Carstensen (akordeoia, banjoa, gitarra, pedal steel), Marius Nestet (saxofoia), Thomas Strønen (bateria)
The Side Effects osatzen duten hiru musikari norvegiar handiak elkartzen diren bakoitzean, jakin badakizu basatia izango dela gaua. Hirukote honek, duela gutxi eratuak, bere entzuleengan zirrara sortzeko eta bere munduan murgilarazteko gaitasuna du. Beren musika folklorearen melodietan dago neurri batean inspiratua, baina baita mendebaldeko musika “jasoan” ere.
Stian Carstensen musikari, konpositore eta multiinstrumentista ospetsua da; akordeoia, gitarra, banjoa, pedal-steel gitarra eta flauta bulgariar “kaval”, gaita, biolina… jotzen ditu. Bosgarren belaunaldiko akordeonista da eta 9 urterekin hasi zen bere aitarekin batera instrumentu hori jotzen. Era askotakoak dira bere zaletasunak: folklorea (aditua da Bulgariako musikan), rocka, Jazza, musika klasikoa… 1991n Farmers Market banda eratu zuen, eta ezin konta ahala musikarirekin kolaboratu du. Bestetik, gero eta maizago jotzen du bakarka, mundu osoko jaialdietan musika klasiko, Jazz eta folk musikako kontzertuak eskainiz.
Marius Neset saxofonista 1985an jaio zen Bergenen, Norvegiako portu-hiri lasai batean. Bertan egiten da Nattjazz jaialdia eta bertan irabazi zuen Talentuaren Saria 2004an. Copenhagen Rhythmic Music Conservatoryn jaso zuen prestakuntza eta ezaguna da besteak beste People Are Machines, Kaktusch eta JazzKamikaze taldeetan eta Django Batesen zenbait proiektutan egin dituen kolaborazioengatik.
Thomas Strønen Jazz konpositore eta bateria gailen bat da. ECM zigiluarentzat grabatu eta 70 album baino gehiagotan lan egin du. Strønenek musikari ugarirekin lan egin du: Iain Ballamy, Arve Henriksen, Mats Eilertsen, Ashley Slater, Eivind Aarset, Christian Fennesz, Nils Petter Molvaer, Bobo Stenson, John Taylor, Tore Brunborg, Morten Qvenild, Ingebrigt Håker Flaten, Sidsel Endresen, Bugge Wesseltoft, Tomasz Stanko , Koichi Makigami, Ernst Reijseger, Nils-Olav Johansen, Stian Carstensen,…