single

ARTISTAK

This is The Kit

0

This Is The Kit web

Kate Stables (ahotsa, gitarra, banjoa), Rozi Plain (baxua, ahotsa), Matt Brown (bateria), Neil Smith (gitarra)

This Is The Kit proiektua Kate Stablesena da; Parisen bizi den britainiar honek, kolaboratzaile-talde batez inguratuta, indie-folk estilo pertsonal bat lantzen jardun du, izaera erritmiko eta literario sotilekoa, bere positibotasun dotorearekin hunkiaraztea xede duena.

Bere lehenengo bi diskoek ‒Krulle Bol (2008) eta Wriggle Out The Restless (2012)‒ ez zuten oihartzun handirik izan; bere hirugarren lanak ‒Bashed Out (2015)‒, ordea, kritika espezializatuaren goraipamenak jaso eta eraman zuen This Is The Kit artista gailenen gonbidatu izatera ‒The National, Iron & Wine, Sharon Van Etten eta Herman Dune, besteak beste‒.

Moonshine (2017) eta Off Off On (2020) diskoekin, indie-folk panoraman diren interesgarri eta berezienetakoen artean irmotu da proiektu hau. Stablesen ahotsa instrumentu hobezina da proiektu berezi honen mezuak eta melodiak guri helarazteko. Musika lasai zoragarria, meditatzea eragiten diguna, intimoa, hipnotikoa, fina, pertsonala eta bakana.

Twitter
Facebook
Instagram
YouTube