single

ARTISTAK

Txikijazz: Travellin’ Brothers

0

TravellinBrothersWebJon Careaga (ahotsa), Aitor Cañibano (gitarra elektrikoa, gitarra akustikoa), Eneko Cañibano (baxua), Isi Redondo (bateria, perkusioak), Alain Sancho (saxoa), Mikel Azpiroz (pianoa, organoa), Ines Goñi (koruak), Noa Egiguren (koruak)

Dagoeneko 18 urteko ibilbidea eginak, 1.200 kontzertu inguru emanak 15 herrialdetan baino gehiagotan, Europako eszenan diren blues banda onenentzat aitortuak, Travellin’ Brothersek beren hamargarren eta azken diskoa aurkezten dute: Coming Home (2022).

Europako Banda Onenaren Saridun 2015eko European Blues Challengen, beren mugak bilatzen eta “dena ematen” jardun duten lan batekin datoz oraingoan. Album honetan konplexurik gabe eta mugarik ezarri gabe sartzen dira sustrai amerikarreko musika guztietan barrena, betiere tradizioaren eta berrikuntzaren arteko orekaren bila, eta soinu organiko eta autentiko batekin; aldi berean oraingoa eta kalitate handikoa den soinua.

INFO Chillida Leku

Txikijazz TAILERRAK

Web

Instagram

Facebook

Twitter

Spotify

You Tube