single

ARTISTAK

Txikijazz: Les Fous

0

LesFousWeb
Santi Romano (ahotsa, pianoa), Noa Eguiguren (ahotsa, perkusioa), Olatz Otxoa “Otxi” (ahotsa, perkusioa)

Les Fous ahots-hirukote gisa sortu zen 2011n, Santik eta Noak «Otxi» ezagutu zutenean; izan ere, hark ekarri zion taldeari Les Fous (Eroak) izena hartzeko beharrezko eromen hori. Hala, orduan hasi ziren orain bereizgarri duten soinuari forma ematen: fusio bat, R&B, pop eta soul artean. Beren bigarren EPak, Feel Finek (2015), hainbat ate zabaldu zizkien, besteak beste, Jazzaldiarena, non arituak izan diren edizio batean baino gehiagotan.

Les Fousek kontzertu askotarikoa eta dibertigarria eskainiko du, beren abestiekin eta gustu guztiak asetzeko moduko gai ezagunen bertsioekin jolas eginez, eta a capella formatuaren eta piano eta perkusio txikiaren formatuaren artean txandakatuz. Les Fous beti bereizi izan da bere espontaneotasunagatik, eta horri esker da kontzertu bakoitza hain berezia eta sorpresaz betea.

Facebook

You Tube

Txikijazz TAILERRAK