single

ARTISTAK

Txikijazz: SWINGTRONICS

0

Swingtronics animales-FBEider Saratxaga (ahotsa), Germán Ulacia (pianoa), Joseba Aparicio (tronpeta, gitarra), Iñigo Fernández (saxua, clarinete), Ibon Jordán (bateria)

Swingtronics 2018aren azken aldera sortu zen, aurrez hainbat proiektutan lan eginak ziren musikari batzuk elkartu ostean. Talde honek oinarri elektroniko berriagoak gehitzen dizkio swingari, herri musikan ezagunak diren hainbat gai birlantzeko asmoz, baita Jazzeko zenbait estandar ere, lan horiei kutsu moderno, erritmiko eta dibertigarri bat emateko xedearekin.

Txikijazzen, Madonna, Amy Winehouse eta Michael Jackson musikarien klasiko handietan oinarritutako emanaldia eskainiko du Swingtronicsek, Jazz, Bossa eta Swing doinuetara egokituta, besteak beste. Publiko guztientzako kontzertua izango da, giro lasaiarekin hasiko dena, pixkanaka intentsitatea igotzen joateko eta elektroswing erritmo zirraragarriekin amaitzeko. Horrela, oinarri elektronikoei esker, jendeak ahaleginak egin beharko ditu zutik ez jartzeko eta dantzan ez hasteko.

Instagram

Txikijazz TAILERRAK