single

ARTISTAK

Ural Thomas & The Pain

0

UralWeb

Ural Thomas (ahotsa), Scott Magee (bateria), Allen Hunter (baxua), Brent Martens (gitarra), Willie Matheis (saxo tenorra), Bruce Withycombe (saxo baritonoa), Justin Copeland (tronpeta)

Ural Thomas oraindik jardunean dagoen abeslari onena da soularen aroan; legenda hau artista gailenekin aritua da, besteak beste, James Brown, Stevie Wonder, Otis Redding eta Etta Jamesekin; Harlemgo Apollo Theatren 40 alditan baino gehiagotan kontzertuak eman dituen musikaria eta, 82 urterekin, oraindik jardunean jarraitzen duena The Pain bere bandarekin.

Ural Thomas parte izan zen soul estatubatuarraren eszenan 50eko eta 60ko hamarkadetan. Hala ere, 1968an, bere jaioterri Portlandera bueltatzea erabaki eta ez zen gehiago jakin bere berri. Urteak joan eta Thomasek musikaren arloan egindako jarduera bakarra bere etxean astero antolatzen zituen jam sessionak izan ziren. Eta horrela 40 urte baino gehiago, ia beste inon emanaldirik eskaini gabe, 2014an Scott Magee bateriak eta soul DJak deskubritu zuen arte, non eta haren etxeko jam session haietako batean. Horrela sortu zen Ural Thomas & The Pain eta horrela hasi ziren abesti berriak grabatzen, diskoak kaleratzen eta mundu osoan zehar kontzertuak ematen.

Zalantzarik gabe, aukera paregabea soularen urrezko arora bidaiatzeko, eta oraindik sasoi bete-betean dagoen benetako legenda bat ikusi eta entzuteko.

Web

Instagram

Facebook

Twitter

Soundcloud

You Tube