Victor Willis (ahots nagusia), James Logan (ahotsa), Isaac Lopez (ahotsa), James Kwong (ahotsa), Jeffrey Lippold (ahotsa), Nicholas Manelick (ahotsa), Russell Dabney (Village People bateria originala), Wilbur Winborne (teklista), Sheldon Robinson (perkusionista), Ali Bervine (baxua), Jakob Morelli (gitarra nagusia)
Village People talde nagusietako bat da disko musikaren historian. Milioika pertsonek ezagutzen dituzte errepika eranskorrez osatutako beren abestiak, eta belaunaldi batek baino gehiagok abestu eta dantzatu izan dituzte mundu osoan zehar.
Village People (1977) izeneko beren estreinako albumak dagoeneko arrakasta handia izan zuten abestiak biltzen zituen, besteak beste “San Francisco (You Got Me)” eta “In Hollywood (Everyboy’s A Star)”. Bigarren diskoa Macho Man (1978) izan zen, eta justu ondoren iritsi zen Cruisin (1978), beren hit handia biltzen zuena: “Y.M.C.A.”. Gerora argitaratu zituzten diskoek, Go West (1979) eta Live and Sleazy (1979) osatu zuten beren hiten zerrenda besteren artean “Go West” eta “In the Navy” abestiekin.
Village Peopleko jatorrizko abeslari nagusiak, Victor Willisek, taldearen abesti arrakastatsu guztiak interpretatuko ditu bere taldekideekin, zuzenean joko duen banda batek lagunduta. Ziurtatuak daude festa eta dantza, doan gozatu ahal izango dugun kontzertu honetan, hondartzan, Keler Gunean.